Marrazketa "Analogikoa"
Ez bazara ondo konpontzen tableta grafikoekin eta Luis Royoren parekoa zarela uste baduzu, hartu arkatza eta papera. Beste Jardueren gunean izango gaituzu zain! Hiru gai “ausaz” aukeratuko dira marrazteko, eta 15 minutu soilik izango dituzue itzuli bakoitzean.
Nork jasoko du party honetako Jan Van Eyck izendapena? Bataila hau ostiraleko 16:00tan izango da. Urtero bezala sorpresatxo bat prestatu dugu, jarduera hasi baino minutu batzuk lehenago argituko zaizuena, eta diferentzia markatuko du.
OHARRA: Arkatzak, borragomak eta zorrozkailuak dauzkagu, baina beste tresna batzuk ere ekarri ditzakezue, ikatz-ziri, kolorezko arkatzak, arkatz markatzaileak edo akuarelak.