Argazki Lehiaketa

A+ A A-

Argazki Lehiaketa

Ispiluarekin eztabaidan jardun eta gero, erabaki dugu aurtengo gaia izatea: Argi kontra egindako erretratuak, koloretan edo txuri-beltzean. Argazkia Usabaleko instalazioetan edo inguruan aterata egon beharko da, betiere nolabait partyari buruzko elementuren bat edukiz.

Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu. Dena dela, kontuan izan nahiz eta irudiak pantaila handi batean aztertuko diren, ez dela beharrezkoa fitxategi handiegiak izatea.

Larunbateko 20:00ak baino lehen igo behar da Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). 

OHARRA: Lan bat baino gehiago aurkezteko asmoa baduzue, bidali dena batera karpeta konprimitu batean.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch