Fast Cosplay

A+ A A-

Fast Cosplay

Lehiaketa hontako, ez duzue sekulako lanik hartu beharko cosplay ikusgarriak sortzen, eta ez duzue zentimo bat ere gastatu beharko ileordeak erosten.

Oso erraza da: 3 laguneko taldeak osatu behar dituzue, eta zuetako bat izango da manikia. Eszenatokira igo beharko duzue, eta, han aurkitzen duzuen materialarekin, cosplay bat egin beharko duzue… 7 minututan.

Zer dela eta zazpi eta ez bost edo hamar? Kujakuk, partyan jasotako datuen arabera eta izugarri konplexua den array bat bere mainframetan sartu ondoren, lortutako kopuru zehatza da ( Marcanek garatutako programaren bidez kontrastatua, bide batez esan, mundu mailako estatistika maisuek erabili  ohi dutena dela).  Berau da eta ez beste kopuru bat, jarduera era egokian gauzatzeko behar den denbora, kontutan hartuta, besteak beste, esperientzia, adina eta partaideen batazbesteko gorpuzkera mota, duten eskulanekiko trebezia maila eta duten geek-modarekiko zaletasun maila, guzti hau eskenatoki mugatuan agertu eta ematen dizkiegun baliabide eskasekin egin ahal izateko.

Disenatzaile adituek, pasarela garrantzitsu guztietan estimatuak, baloratuko dute poltsak ebakitzeko eta zinta itsasteko teknika, eta arratsaldean bertan erabakiko du irabazlea zein den. Zatozte larunbatean, 18:00tan, eszenatokira, taldeak osatzen hasteko.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch