Parte-hartze marka hautsi du Gipuzkoa Encounterrek 3.000 lagun inguru elkartuz
Gipuzkoa Encounter informatika-topaketak helburu guztiak bete ditu: hiru egunetan 2.960 pertsona elkartu ditu Tolosan, parte-hartzaile eta bisitarien artean. Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimenaren emaitzekin, jakinarazi dutenez "erabateko arrakasta" lortu baita arlo guztietan.