Gipuzkoa Encounter informatika-festak 3.000 lagun inguru bildu nahi ditu Tolosan
Inoiz baino jende gehiago erakartzeko asmoa du aurten Gipuzkoa Encounter informatika-topaketak. Hamaikagarren urtez Tolosan gauzatuko den bilkurak digitalizazioaren aurrerapenak gerturatu nahi ditu gizartera eta industria-sektorera. Martxoaren 17 eta 19 artean, berrikuntza sozial eta teknologikoa sustatze aldera, dibulgazio eta formakuntza ekintza mordoa izango dira Usabal kiroldegian, baita teknologiaren erabilera bultzatzeko jarduerak ere...