Albisteak https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak.html Sat, 13 Jan 2018 22:19:52 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es Parte-hartze marka hautsi du Gipuzkoa Encounterrek 3.000 lagun inguru elkartuz https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/420-parte-hartze-marka-hautsi-du-gipuzkoa-encounterrek-3-000-lagun-inguru-elkartuz.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/420-parte-hartze-marka-hautsi-du-gipuzkoa-encounterrek-3-000-lagun-inguru-elkartuz.html

Gipuzkoa Encounter informatika-topaketak helburu guztiak bete ditu: hiru egunetan 2.960 pertsona elkartu ditu Tolosan, parte-hartzaile eta bisitarien artean. Antolatzaileak oso pozik agertu dira ekimenaren emaitzekin, jakinarazi dutenez "erabateko arrakasta" lortu baita arlo guztietan.

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sun, 19 Mar 2017 14:21:16 +0000
Sare sozialak eta merkataritza elektronikoa: enpresentzako gakoak https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/415-sare-sozialak-eta-merkataritza-elektronikoa-enpresentzako-gakoak.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/415-sare-sozialak-eta-merkataritza-elektronikoa-enpresentzako-gakoak.html

Mondragon Unibertsitateko irakasle Eli Garcíak, marketin digitalean adituak, sare sozialen kudeaketa estrategikoa egiteko eta merkataritza elektronikoa lantzeko gakoak eskaini dizkigu Gipuzkoa Encounter 11 informatika-topaketan.

 

 

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 18 Mar 2017 14:02:15 +0000
Hiri adimendunak: segurtasun eta turismo arloetan espero diren aurrerapenak https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/417-hiri-adimendunak-segurtasun-eta-turismo-arloetan-espero-diren-aurrerapenak.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/417-hiri-adimendunak-segurtasun-eta-turismo-arloetan-espero-diren-aurrerapenak.html

Hiri adimendunetan eman diren aurrerapausoak gure egunerokotasunean barneratu dira, baina, oraindik ere, garapen aukera izugarriak daude epe laburrera. Gipuzkoa Encounterren barne eskainitako hitzaldi batean, Euskalteleko Informazio Teknologien Segurtasuneko arduradun Angel Barriok baieztatu du posible izango dela sakelako telefonoaren bidez denbora errealean ezagutzea autobus baten kokapena, edo hiri bateko sarbide azkarrena zein den, trafikoaren arabera, baita non aparkatu ere bueltarik eman gabe. "Posibilitateak amaigabeak dira", adierazi du...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Sat, 18 Mar 2017 14:04:45 +0000
Talentu teknologikoaren bilgune bilakatu da Gipuzkoa Encounter informatika-topaketa handia https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/414-talentu-teknologikoaren-bilgune-bilakatu-da-gipuzkoa-encounter-informatika-topaketa-handia.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/414-talentu-teknologikoaren-bilgune-bilakatu-da-gipuzkoa-encounter-informatika-topaketa-handia.html

Gipuzkoako informatika-festa handiena abian da Tolosan, hamaikagarren urtez. Teknologia-gaien 600 zale eta profesionalek bat egin dute Usabal kiroldegian eta hiru egun emango dituzte bertan elkarlanean arituz eta dozenaka lehiaketetan parte hartuz. Igandera arte, martxoak 19, gauzatuko den Gipuzkoa Encounter topaketaren inaugurazio ekitaldian hitza hartu duten erakunde-ordezkariek festan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, gune irekian publiko anitzei zuzenduriko doako ekintza ugari izango baitituzte...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Fri, 17 Mar 2017 13:34:04 +0000
Gamegune Opens plataforma berria kirol elektronikoen lehen mailako ekimen bilakatu nahi dute Euskadin https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/411-gamegune-opens-plataforma-berria-kirol-elektronikoen-lehen-mailako-ekimen-bilakatu-nahi-dute-euskadin.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/411-gamegune-opens-plataforma-berria-kirol-elektronikoen-lehen-mailako-ekimen-bilakatu-nahi-dute-euskadin.html

Euskaltel Konektak abian jarri duen Gamegune Opens plataforma berria kirol elektronikoen lehen mailako ekimen bilakatu nahi dute Euskadin. Gipuzkoa Encounter 11ren baitan, Tolosan, gauzatuko da egitasmo honen lehen lehiaketa, martxoaren 17an. Urtean zehar, norgehiagoka gehiago egingo dira, bideojoko desberdinen inguruan, eta egutegi hori urtez urte zabaltzen joateko asmoa dute antolatzaileek. Egitasmo honen hitzordu nagusia urtero jokatzen den Gamegune Major txapelketa izango da, munduko bideojokalari profesional onenekin...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Wed, 15 Mar 2017 13:44:40 +0000
Gipuzkoa Encounter informatika-festak 3.000 lagun inguru bildu nahi ditu Tolosan https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/402-gipuzkoa-encounter-informatika-festak-3-000-lagun-inguru-bildu-nahi-ditu-tolosan.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/402-gipuzkoa-encounter-informatika-festak-3-000-lagun-inguru-bildu-nahi-ditu-tolosan.html

Inoiz baino jende gehiago erakartzeko asmoa du aurten Gipuzkoa Encounter informatika-topaketak. Hamaikagarren urtez Tolosan gauzatuko den bilkurak digitalizazioaren aurrerapenak gerturatu nahi ditu gizartera eta industria-sektorera. Martxoaren 17 eta 19 artean, berrikuntza sozial eta teknologikoa sustatze aldera, dibulgazio eta formakuntza ekintza mordoa izango dira Usabal kiroldegian, baita teknologiaren erabilera bultzatzeko jarduerak ere...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Mon, 13 Mar 2017 14:37:01 +0000
Gipuzkoa Encounterrek marka berria hautsi du, 15 segundotan bete baitira eserleku guztiak https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/396-gipuzkoa-encounterrek-marka-berria-hautsi-du-15-segundotan-bete-baitira-eserleku-guztiak.html https://ge11.gipuzkoaencounter.org/eu/albisteak/396-gipuzkoa-encounterrek-marka-berria-hautsi-du-15-segundotan-bete-baitira-eserleku-guztiak.html

Gipuzkoa Encounterrek 11 urte bete ditu marka berria hautsiz. Tolosako hitzorduan parte hartzeko irrikaz zeuden ehunka lagunek, informatika-gaien eta teknologia berrien inguruko zaletasunak bultzatuta, 15 segundotan erreserbatu dituzte 400 ordenagailu-postuak. Errekor harrigarri horrek antolatzaileen aurreikuspenak soberan gainditu ditu; izan ere, iazko marka bikaina, minutu erdi ingurukoa, ustekabean hautsi da aurten...

]]>
press@euskalencounter.org (Infotres) Albisteak Wed, 08 Mar 2017 13:43:56 +0000