Jarduerak OpenGune

A+ A A-

Jarduerak OpenGune

OpenGunean egongo diren jardueren berri emango dizuegu.

 


Gipuzkoa Encounter - GameGune FSG

GameGune FSG Hearthstone

Izen-emateaGameGune Opens

Gipuzkoa Encounter - GameGune FSG topaketa Euskadin egingo diren  fireside gathering motako txapelketetan lehena izango da. Txapelketa hauetako irabazleek beste GameGune FSG batzuetarako plaza bat lortu ahal izango dute, sari ederrez gain.

Zenbait joko-eremu egongo dira  azken belaunaldiko ordenagailuz hornituta lehian jarduteko; hala, ondo pasatzeko gogoa besterik ez duzue ekarri beharrik izango.

Txapelketa martxoaren 18an hasiko da 12:00etan, baina 11:00etarako egon behar da han, kreditazioa jaso eta erregistratzeko. Txanden ordutegiak txapelketari ekin baino lehenago argitaratuko dira.

Argibide gehiago: opens.gamegune.org

Zer da Opens?

Gamegune Opens deritzenak urtean zehar egingo diren zenbait bideojoko-txapelketa eta -liga dira. Major GameGune izeneko txapelketan gonbidapenez bakarrik sar bazitekeen ere, Opens hauetan parte hartu nahi duen edozeinek jardun dezake.

2017. urtean joko honen inguruan jardungo du: 'Hearthstone: Heroes of Warcraft', azken urteetan Major de GameGune txapelketak ekarri digun jokoa. ‘Onlineko’ txapelketak zein ‘Fireside Gatherings’ presentzialak egongo dira. Txapelketa hauetako irabazleek beste GameGune FSG txapelketa batzuetarako plaza bat lortuko dute, sari ederrez gain.

Beste plataforma eta izenburu batzuk ahaztu gabe, denboraldi bakoitza urtaro batean egingo da, eta beste joko batzuetako txapelketak iragarriko dira.                    

Gora itzuli ^

 

Atlas Ludoteka

Jokoak XBox eta PCrako bakarrik direla uste baduzu, oker zabiltza.

Atlas taldeko gunetik pasa zaitez, eskatu joko bat eta goza ezazu partida on batetaz zure lagunekin, OpenGunean.

60 izenburu baino gehiago dituzu aukeratzeko. Erakutsi zure akreditazioa eta erreserbatutako mahai batean eseri zaitez. Dibertsioa hasi baino ez da egin!

Eta ikasi nahi baduzu edo arauren batekin laguntza behar baduzu, ez izan galdetzeko zalantzarik.

 

ORDUTEGIA:

OSTIRALA:
15:00 - Irekiera
16:30 - Catán, Concept
17:30 - Rol-hastapenak: Cthulu, 7 Wonders, Futbolin-txapelketa
18:30 - Bang txapelketa
19:30 - Sheriff de Nothimgan, Cacao
20:30-22:00 - Splendor, King of New York, Dixit

LARUNBATA:
15:00 - Irekiera
16:30 - Potion Explosion, Si Señor Oscuro
17:30 - Rol-hastapenak: Cthulu, Catan txapelketa
18:30 - Dominion, Zombicide
19:30 - Fuga de Colditz
20:30-22:00 - Carcassonne 

 

 

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

 

 

VR Experience

VR eremuak, Gipuzkoa Encounter 11ko OpenGunean nahi duen ororentzat zabalik izango dena, bi HTC VIVE, bi Oculus DK2 eta Oculus RIFT bat edukiko ditu.

 
 
 
 
 
 
 
 
 

Errealitate birtualeko azken demoak probatu ahal izango dituzu, lasterketa-auto bat gidatu haren barruan egongo bazina bezala, retro jokoez gozatu 80 hamarkadako jolas-areto batean egongo bazina bezala eta eremuan antolatuko ditugun jarduera desberdinetan lehiatu.

Ez ezazu galdu!

 

 

 

 

 

 

 

Gora itzuli ^

 

 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch