Bikoizketa Lehiaketa

A+ A A-

Bikoizketa Lehiaketa

Zure ustez iragarki eta filmek asko irabazten badute bikoizketa komikoa eransten zaienean, hauxe da zuretzako lehiaketa. Florentino Fernández, Carlos Latre edo José Motaren arrastoa jarraitzeko gai ote zara? Hala uste baduzu, segitu irakurtzen!

Klip-sorta baten artean aukeratu ahal izango duzu. Filmak, iragarkiak, sailak, etab… audioa kenduta izango dutenak. Zeuk bakarrik edo zure lagunek lagunduta, protagonistei ahotsa jarri beharko diezue, eta egon daitezkeen efektu bereziak edo musika erantsi beharko dituzue.

Bukatutakoan Intranetera igo beharko dituzu, larunbateko 20:00ak baino lehen.

Ez dago parte hartzeko mugarik, nahi adina bideo bidal ditzakezu. Dena batera karpeta konprimitu batean bidaltzea eskertuko litzateke.

OHARRA: Azpitituluak integratuak derrigorrezkoak.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch