Catch the Wave

A+ A A-

Catch the Wave

Irratiaren munduan esperimentatzea gustatuko litzaizuke? Kasetari arima daukazu?

Gipuzkoa Encounter honetan, berriro ere EuskaDigital-en laguntzarekin, Gerra-erreportari moduan zenbateko balioa duzun ikusi nahi dugu. Zure erreferenteak Callejeros edota Gomaespuma badira ere, bost axola. Trumpberri freskoak ekar ditzazun nahi dugu! 

Eta egiteko baliabiderik ez baduzu, ez kezkatu, gure gunetik pasa zaitezke, non estudio txiki bat izango dugun eta lagunduko dizugun.

Grabazioak Intranetera igo beharko dituzue, larunbateko 20:00ak baino lehen. MP3 edo WAV formatoetan.

OHARRA: Talde argazki bat bidaltzea derrigorrezkoa izango da, pantaila-atzealde polit bat izateko lana proiektatzen den bitartean.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Grabazioak larunbat gauean entzungo dira. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch