Fastmugikormetraia

A+ A A-

Fastmugikormetraia

Ba al duzu laburmetraien zuzendari gisa trebeziarik? Eta ordulariaren kontra bada? Ez bitan pentsatu eta har ezazu parte! Ez gaizki ulertu, ez dugu Spielberg berririk nahi; barre pixka bat egin nahi dugu, besterik gabe.

Parte hartzeko ondokoa egin beharko duzu, zure kamera digital edo telefono mugikorrarekin laburmetrai bat grabatu beharko duzu, iraupena 4 minutu gehienez izanik. Jakin ezazue, gehiago luzatzen bazarete ere, lehendabiziko 4 minutuak bakarrik baloratuko direla. GAI LIBREA.

Bereziki originaltasuna eta gidoia baloratuko ditugu. Gogoan izan fotomuntaiak, 3D elementuak eta digitalizazioak sorburu dituzten marrazkiak ez direla onartuak izango (hori Arte Digitaleko neska mutilei utziko diogu).

Zuen laburmetraiak, originalak eta beste inon ikusi gabekoak, Intranetera igo beharko dituzue, larunbateko 20:00ak baino lehen.

OHARRA: Azpitituluak integratuak derrigorrezkoak.

Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izan ezkero zuekin harremanetan jartzeko. Bideoak pantailan emango dira, larunbat-gauean. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch