Street Fighter V

A+ A A-

Street Fighter V

Deskribapena: Dagoeneko mito bihurtua den azken lehiaketako zirrara lausotzen hasia zenean, ziztu bizian hasi dira hedatzen mundu osoko borroka-arteetako borrokalarien artean mundu mailako lehiaketa berri bati buruzko zurrumurruak, misterioz estaliak.

Lehiaketa-mota: Taldeko Bracket (Kanporaketa arrunta) 1 vs 1 kanporatze Bikoitzarekin ondorengo errondetan.

Bertsioa: PS4

Araudia

  • Kanporaketa-fase BO3-ra jokatuko da, eta, finala, berriz, BO5-era.
  • Borroka bakoitzean 99 segundoko 3 round egingo dira.
  • Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko borroka guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Etortzen ez diren parte-hartzaileak kanporatuta geratuko dira, bai txanda nagusitik, bai galtzaileen txandatik.
  • Galtzaileen txandatan parte hartzea aukerakoa da. Horietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatu ondoren.
  • Borrokalariz alda daiteke borroka-saio batetik bestera, baita kanporaketa-txandetan ere (jokalariaren arabera).
  • Finalaurrekoetan eta finalean pertsonaia-hautaketa itsua izan daiteke, jokalariek hala nahi badute. Finalaurrekoan eta finalean, jokalari bakoitzak zein pertsonaiarekin jokatuko duen esan behar dio antolatzaileari, aurkariak jakin gabe, eta, gero, hautatu egingo dituzte. Hala, counterpickinga saihestuko da.
  • Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan haririk gabeak, ezta makrodunak edo turbodunak ere.
  • Cronus Max Plus eta Titan One bihurgailuak ez daude onartuta.
  • Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu borroka hasi aurretik. Borroka-saio erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea borroka bakoitzaren aurretik.
  • Mapa ausaz aukeratuko da. Mapa jakin bat aukeratuz gero, ausazko mapa batekin berrabiaraziko da. Hori behin eta berriz gertatzen bada, hori eragiten ari den jokalaria kanporatu egingo da.
  • Debekatuta dago borroka bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori eginez gero, zigor gisa round hori galdutzat emango zaio.
  • Ez da onartzen coachinga borrokek iraun bitartean.

Oharrak

➔     Pertsonaia guztiak baimenduta egongo dira, DLC-koak barne.

➔     Kanzuki Beach, Training Stage eta Skies of Honor eszenatokiak ez dira baimenduta egongo.

Oharrak

Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch