Overwatch
Deskribapena: Overwatch erori ondoren, sutan dago mundua; krimena, berriz, nagusi da nonahi; korporazio handiek gupidarik gabe esplotatzen dituzte langileak, eta Errusian, azkenik, bigarren matxinadari ekin diote omnictarrek.
Gertakari horiengatik kezkaturik, eta bere baseari Talon talde terrorista erasoka ari zaiola, erabaki hau hartu du Winstonek: Overwatchen agenteak berriro ekinean jartzea.
Lehiaketa-mota: Bracket sinplea 1 vs 1.
Bertsioa: PC (erabilgarri dagoen azkena)
Araudia:
➜ "Duelu misteriotsua" erara egingo da lehiaketa (partida pertsonalizatua).
➜ Txanda batean jokatuko da hurrengo taldera igarotzeko aukera.
➜ Bost partidakoa izango da txanda bakoitza. Partida gehiena irabazten dituen jokalaria izango da txandaren irabazlea.
➜ Ausaz hautatzen da partida bakoitzerako heroia, zeinaren aurka jardun behar duten bi jokalariek.
➜ battle.net-era konektatuta jokatu behar da; beraz, ezinbestekoa da kontu bat eta jatorrizko jokoa edukitzea. Baldin eta jokalari batek baldintza hauek betetzen dituen battle.net gunerako sarbiderik ez badu, kanporatu egingo da, eta erreserbako hurrengo jokalariak hartuko du haren tokia (baldin badago).
➜ Jokalari bakoitzak bere ordenagailuan joka dezake, edo Jokoen Harean.
➜ Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea. Hala ere, antolatzaileek eskubidea dute kasu bakoitzean egokien iruditzen zaien erabakia hartzeko, eta parte-hartzaileek onartu egin behar dute erabaki hori.
➜ Zigortu egingo da errespetu-falta oro.
➜ Edonolako bug-ik atzematen bada, baliogabetu egingo da partida.
Oharrak
Antolakuntza ez da parte-hartzaileek ekarritako materialaren erantzule.
Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
Araudi orokorra du osagarri araudi honek.