Hearthstone

A+ A A-

Hearthstone

Deskribapena: Zorroratu ezpata, atera kartak, eta presta zaitez Hearthstonerekin gozatzeko. Karta-joko zirraragarria da, estrategia bidezkoa, ikasteko erraza eta ezin dibertigarriagoa. Hasi doako partida bat Battle.net-en, eta erabili zure kartarik onenak sorginkeriak egiteko, izakiei babesa eskatzeko eta Warcrafteko heroiei aginduak emateko, duelu epiko eta estrategikoetan.

Lehiaketa-mota: Bracket arruntak 1vs1

Bertsioa: PCa

Araudia:

  • Jokatzeko modua Conquest izango da.
  • Parte-hartzaileek 3 karta-sorta eduki behar dituzte prestatuta eta txapelketa hasi aurretik karta zerrenda E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.-ri bidali beharko zaio, ahal izanez gero pantallazo bat eginez.
  • Jokalariek karta-sorta bakoitzarekin jokaldi bana irabazi behar dute partida irabazteko.
  • Jokalari batek karta-sorta batekin jokaldi bat irabazten duenean, ezingo du erabili sorta hori berriro partida horretan.
  • Jokaldia galtzen duen jokalariak berriro erabili dezake karta-sorta hori, edo prestatuta duen beste bat erabil dezake.
  • battle.net gunera konektatuta jokatuko da; beraz, ezinbestekoa izango da kontu bat eta joko originala edukitzea, Baldin eta jokalari batek baldintza hauek betetzen dituen battle.net gunerako sarbiderik ez badu, kanporatu egingo da, eta erreserbako hurrengo jokalariak hartuko du haren tokia (baldin badago).
  • Jokalari bakoitzak bere ordenagailuan joka dezake, edo Jokoen Harean.
  • Zigortu egingo da cheat-ak eta abantailak eta gainerako amarruak sortzen dituen kanpoko softwarea erabiltzea.

Oharrak

Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.

Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch