Overclocking School

A+ A A-

Overclocking School

Aurten ere Gipuzkoa Encounterrean OVERCLOCKING SCHOOL tailerra egingo da eta Overclocking-ean estatuan lehenak diren Independent OC Team taldeak emango du.

Zatoz OVERCLOCKINGeko tailerrera, eta zure prozesatzailea, memoriak eta zure ordenagailuaren gainerako osagarriak zukutzeko behar duzun guztia ikasiko duzu.

Ondorengo gaietaz hitzegingo dugu:

  • Hozte-sistemetaz, airea, hozte-sistema likidoa, izotz lehorra, nitrogeno likidoa, peltier...
  • Bios-ak, maiztasunak, biderkatzaileak, Uncore, atzeratze-denborak, Mhz-ak, tentsioak...
  • Ezagutzen al duzu PI zenbakia? Benchmark, Super Pi, XTU, Wprime, Maxmem...
  • Overclock on bat egiteko teknikak, Delid, Laperar, voltmod...

Overclockingeko tailerrean parte hartzen dutenek OC AMATEUR lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.

Erakutsi ikasitakoa, eta egin overlock gure ekipoetan.

Sariak ditugu lehiaketako finalistentzat, eta beste sorpresaren bat :)

Lehiaketaren arauak overclocking tailerrean ezarriko dira.

OC tailer guztia jarraitu ahal izango duzu streaming bidez: http://www.twitch.tv/chentinox

 

 

 

Aurreko OC School edizioetako bideoak hemen ikusi ditzakezu:

OC School Euskal Encounter 23-> https://www.youtube.com/watch?v=JWMjGUjb1qc

OC School Araba Encounter 02-> https://www.youtube.com/watch?v=t31KYC2JUcA

OC School Gipuzkoa Encounter 10-> https://www.youtube.com/watch?v=A2VG21-XF8Q

OC School Euskal Encounter 24-> https://www.youtube.com/watch?v=OO_cxIVUd-U

 

Hardware guneko OPENGUNE aldean itxarongo dizuegu guztioi.

Hizlariak: ChentinoX & 360Nat @ INDEPENDENT OC TEAM

ORDUTEGIA:

Ostirala, 2017ko Martxoaren 17an

20:00 - OC eskola teorikoa

Larunbata, 2017ko Martxoaren 18an

12:00 - H2O sailkapena

16:00 - H2O finalaurrekoak

16:30 - OC erakusketa

17:00 - H2O finala

17:30 - OC School sari-banaketa

18:00 - OC School amaiera

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch