Casecon

A+ A A-

Casecon

Makina bat eraikitzea da, hutsetik hasita edo, behintzat, berez PC kaxa bat ez den zerbaitetatik hasita. Ez dago mugarik tamainari dagokionez edo PCa eraikitzeko erabilitako materialei dagokienez.

Araudia:

  1. Gipuzkoa Encounter-eko parte-hartzaile gisa akreditatutakoek bakarrik har dezakete parte.
  2. Izen-ematea Gipuzkoa Encounter-en intranetaren bidez egingo da.
  3. Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
  4. Egindako lanaren edo aldaketen arabera zenbatetsiko da alderdi bakoitza, ez erositako elementuak gehitze soilagatik. Adibidez, fabrikatik jada hozte pasiboarekin datorren txartel grafiko batek ez du punturik emango “Hozte pasiboa” atalean. Gauza bera gertatzen da lehengaien kasuan ere: egindako lanagatik ematen dira puntuak, eta ez material zehatz bat erabiltze soilagatik.
  5. Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
  6. Mod bera aurreko encounter batean aurkeztu bada eta podiumera iritsi bada, 10 puntu kenduko zaizkio zenbaketa osoan.
  7. Mod-a encounter batean podiumera iritsi bada, ezin izango da hurrengo urteetan aurkeztu.
  8. Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:

 

Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.

Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti.

Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.

Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie.

Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.

Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:

 

POSITIBOAK

NEGATIBOAK

SIMETRIKOAK

Originaltasuna

Garbitasuna

Kableen antolamendua

Worklog-a

Osagaien funtzionamendua

Aire bidezko hoztea (airflow)

Argiztapena

 

Metakrilato/plastikozko lanak

Hozte-sistema pertsonalizatua

 

Metalezko lanak

Sleeve kableatua

 

Beste material batzuekin egiten diren lanak

Berrikuntza

 

3D inprimatze / CNC fresatzeko makinako lanak

Elektronika / Robotika

 

Pintura-lanak

Beste elementu batzuen integrazioa

 

Binilo-lanak

Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika

 

Lan digitala

 

  1. Banaka edo taldeka har daiteke parte, baina ez bietara: parte hartzen ari den talde bateko kideek ezin izango dute parte hartu banaka; eta, era berean, talde batek ezin izango du parte hartu kideetako bat banaka parte hartzen ari bada. Taldeka parte hartuz gero, taldekideen izenak jakinarazi behar zaizkio antolakuntzari.
  2. Parte-hartzaileek bertan egon beharko dute puntuazio-fasean, epaimahaiaren galderei erantzuteko.
  3. Hardware Gunean akreditatu beharko du parte-hartzaile bakoitzak, eta behar den informazioa aurkeztu Hardwareko antolakuntzako kideei.
  4. Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
  5. Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
  6. Antolatzaileak jarriko dira harremanetan parte-hartzaile bakoitzarekin, eta ordu bat esleituko diote. ordu horretan joan behar du parte-hartzaileak hardware-eremura, mod-a berekin duela, ebaluazioa egin dezaten. Mod-aren tamaina handiegia bada eta zaila bada hura garraiatzea, aurrez jakinarazi behar du parte-hartzaileak, antolatzaileek bera dagoen lekuan egin dezaten ekipoaren ebaluazioa.
  7. Parte-hartzaile guztiek onartzen dituzte CASECON lehiaketaren baldintzak eta arauak.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch