Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

A+ A A-

Fast Lehiaketak (2D, 3D, Music)

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Partyan, compo-ak eta gaia pantaila bidez jakinaraziko dira, interesa dutenek, Intranetera sartu eta parte hartzeko aukera izan dezaten. 
Fast 2D (Ostirala 17, 18:30-19:30). Gaia jakinaraziko da.
Fast 3D (Ostirala 17, 17:30-18:30). Gaia jakinaraziko da.
Fast music (Ostirala 17, 12:00 - Larunbata 18, 12:00). Gaia jakinaraziko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 

Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla.

Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch