Argazkien Itxuraldatzea

A+ A A-

Argazkien Itxuraldatzea

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Tresna digital baten bidez irudi baten ezaugarriak aldatzeko teknika, prozesua eta emaitza da argazkien itxuraldatzea. Irudi batetik beste irudi bat, aldatua, sortzeko aukera ematen du teknika horrek.

GAIA: Zeruan idatzia.

Hodeietan formak ikusten dituzuenak al zarete? Hegazkinez gain? Neguko egunotan ba al dago stock-a egiteko modu errazagorik, kamara zerura begira jarri eta hodeiek inspiratzen dizutenari forma ematea baino?

Adibidea:

Edozein diseinu-programa erabil dezakezue irudiak itxuraldatzeko (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etab.).

Baita norberaren irudiak, copyright gabeko stock batetatik hartutakoak, edo beste edozein eskubide gabeko irudiak, erabili daitezke ere.

Gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

Egileak, marrazkia lortu aurreko 5 urrats eta erabilitako irudiak, entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken irudiaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG jatorrizko argazkia izango da, inongo iragazkirik gabekoa, eta GOGO11.PNG azken irudia (lehiaketan parte hartuko duena). 

Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.

Bi txt-rekin batera entregatu behar dira lanak, fitxategi konprimatu batean (ZIP):
-BATEAN, parte-hartzailearen datuak ipini behar dira (izen-abizenak eta telefono-zenbakia).
-BESTEAN, berriz, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat idatzi behar da (hiru lerrokoa, gehienez ere).

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 
Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch